7 Eta ethorri çarete leku huntara: Sehon, Hefebongo erregue, eta Og, Basango erregue atheratu dira guri gudu ematera. Eta jo ditugu,
8 Eta hartu dugu hequien lurra, eta goçatzera eman diotegu Errubeni, Gadi eta Manaseren leinu erdiari.
9 Beguira çatzue beraz eta bethe patu huntaco hitzac: adi detzatzuençat eguiten ditutzuen guciac.
10 Egun çuen Jainco Jaunaren aitzinean çarete guciac, çuen aitzindariac, leinuetaco çabarrac eta irakasleac, Israelgo populu gucia,
11 Çuen haurrec eta emazteac, eta çuequin campetan dagoen arrotza, egur-eguileez eta urquetariez berme guciac,
12 Iragan çaitecençat çure Jainco Jaunaren batasunera, eta çure Jainco Jaunac egun çurequin jotzen duen cinera,
13 Çutaric eguiteco bere populua, eta bera içateco çure Jaincoa, aguindu darotzun beçala eta cin eguin cioeten beçala çure arbaso Abraham, Isaac eta Jacobi.