1 Itzuliric beraz, igan guinen Basango bideaz: eta Og, Basango erregue, ilki cen gure aitzinera bere populu guciarequin Edrain gudu ematera.
2 Eta Jaunac erran çarotan niri: Ez içan horren beldur, ceren çure escuan eçarria baita bere populu guciarequin eta bere lurrarequin: eta horri eguinen dioçu, Sehon, Amorhearren erregue, Hefebonen egotu denari eguin içan dioçun beçala.
3 Gure Jainco Jaunac escuetaratu çarozcun beraz Og ere, Basango erregue eta haren populu gucia; eta hilceraino jo guintuen,
4 Ordu berean xahutzen guintuelaric hango hiri guciac. Hiri bakar bat etzitzaicun itzuri, hirur hogoi hiri, Argobeco bazterra oro, Oguen-pecoa Basanen.
5 Hiri guciac harrasi gaitzez hazcartuac ciren, athe eta haguequin, aiphatu gabe hiri harrasiric etzutenac konda ahal baino guehiago.
6 Eta hil guintuen egoiliarrac, Sehon, Hefebongo erregueri eguin guinarozquien beçala, herrausten guintuelaric hiri guciac, guiçon, emaztequi eta haurrac hilez:
7 Eraman guintuen ordean aciendac eta hirietaco buluzquinac.