24 Jainco jauna, abiatu çare çure sehiari erakusten çure handitasuna eta çure escu guciz hazcarra: ecen ez da ez ceruan ez lurrean berce Jainco bat çure eguinçac eguin detzaqueenic, ez-etare çure indarrari hurbilceco denic.
25 Iraganen naiz beraz, eta ikusiren ditut Jordanez haindico lur guciz on hura, eta mendi guciz eder hura eta Libana.
26 Eta Jauna samurtu citzaitan çuen gatic; ez ninduen ençun içan, bainan erran çarotan: Asqui da çuri; ez niri guehiago hortaz aipha.
27 Igan çaite Phasgaco gainera, eta çure beguiac inguruan erabil çatzu mendebalera eta ipharrera, hegoara eta iguzqui haicera, eta beguira çaçu; ecen ez duçu iraganen Jordaneco ur hori.
28 Manu emoçu Josueri, hazcar eta borthitz çaçu hura; ecen hura bera goanen da populu hunen aitzinean, eta harec çathituco dioete ikustera çoacen lurra.
29 Eta haranean egotu içan guinen, Phogorreco temploaren parrean.