6 Eta hil guintuen egoiliarrac, Sehon, Hefebongo erregueri eguin guinarozquien beçala, herrausten guintuelaric hiri guciac, guiçon, emaztequi eta haurrac hilez:
7 Eraman guintuen ordean aciendac eta hirietaco buluzquinac.
8 Ordu hartan jabetu guinen beraz lurraz, Jordanez hunaindian ciren Amorhearren bi erregueen escutic, Arnongo errecatic Hermongo mendiraino,
9 Ceina Sidoniarrec deitzen baitute Sarion, era Amorhearrec Sanir:
10 Hartu guintuen ordoquico hiri guciac, eta Galaadeco eta Basango lur gucia, Selcaraino eta Edrairaino ceinac baitira Oguen-peco hiriac Basanen.
11 Og, Basango erregue, bakarric ecen guelditua cen diganteen odoletic. Erakusten dute haren burdinazco ohea, ceina baita Errabathen, Amonen semeen hirian: lucera ditu bederatzi beso, eta çabalera lau, guiçonaren ukaraieco besoaren neurritic.
12 Eta lurraren goçamenetan sarthu guinen orduan Aroertic, ceina baita Arnongo errecaren bazterrean, Galaadeco mendiaren erdiraino: eta Errubeni eta Gadi eman niozcaten hango hiriac.