1 Guerthatu ditazqueenean beraz erran horiec oro çuen gainean, benedicionea edo madaricionea çuen aitzinean eçarri ditudanac: eta Jainco Jaunac barraiatu çaituzquen jendaien erdian bihotzeco urriquiac joric,
2 Itzulico çarenean haren gana, eta ethordun eguinen haren manuei, nic egun meçutzen çaitudan beçala, çure semeequin, çure bihotz oroz eta arima guciz:
3 Çure Jainco Jaunac bihurraracico çaitu çure gathibutasunetic, eta urricalduco çaitzu, eta lehenago barraiatu cintuen populu gucietaric berriz bilduco çaitu.
4 Ceruco azquen bazterretaraino haiçatua bacina ere, çure Jainco Jaunac handic guibelerat ekarrico çaitu.
5 Eta hartuco çaitu eta sarthuco çure arbasoec goçatu duten lurrean, eta ardietsico duçu hura: eta Jaunac çu benedicatuz, eguinen du oste handiagoan içanen çarela çure arbasoac içatu diren baino.