11 Egun meçutzen darotzudan manamendu hau ez da çutaz gaindicoa, ez-eta çutaric urrun.
12 Ez dago ceruan, çuc erran ahal içateco: Gutaric nor igan daiteque cerura, hori ekarceco guri, ençun deçagunçat eta bethe gure eguinçaz?
13 Ez dago itsasoz haindian, çuc aitzaquia eguiteco eta errateco: Gutaric norc iragan deçaque itsasoa hori gu ganaraino ekarcecotzat, ençun eta eguin ahal içateco manatua dena?
14 Bainan manamendu hori çure aldealdean da, çure ahoan eta çure bihotzean, bethe deçaçunçat hori.
15 Behemaçu egun çure aitzinean eçarri ditudala bicia eta onguia, eta berçaldetic herioa eta gaizquia,
16 Maitha deçaçunçat çure Jainco Jauna, eta ibil çaitecen haren bideetan, eta beguira deçatzun haren manamendu, ceremonia, erabaquiac, eta bici çaitecen, eta berha, eta goçatzeco sarcera cihoacen lurrean benedica çaitzan.
17 Baldin ordean berçaldera balago çure bihotza, eta ençun ez bacindu nahi, eta çoramenduac bereturic adoratzen eta cerbitzatzen bacintu jainco arrotzac: