2 Itzulico çarenean haren gana, eta ethordun eguinen haren manuei, nic egun meçutzen çaitudan beçala, çure semeequin, çure bihotz oroz eta arima guciz:
3 Çure Jainco Jaunac bihurraracico çaitu çure gathibutasunetic, eta urricalduco çaitzu, eta lehenago barraiatu cintuen populu gucietaric berriz bilduco çaitu.
4 Ceruco azquen bazterretaraino haiçatua bacina ere, çure Jainco Jaunac handic guibelerat ekarrico çaitu.
5 Eta hartuco çaitu eta sarthuco çure arbasoec goçatu duten lurrean, eta ardietsico duçu hura: eta Jaunac çu benedicatuz, eguinen du oste handiagoan içanen çarela çure arbasoac içatu diren baino.
6 Çure Jainco Jaunac ingurebaquico ditu çure bihotza eta çure haurren bihotza, maitha deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta arima guciz, bici ahal içateco.
7 Ordean madaricione hauquiec oro bihurtuco ditu çure etsaien gainera eta higüincen çaituztenen eta jasanarazten darotzutenen gainera.
8 Çu berriz, itzulico çare, ençunen duçu çure Jainco Jaunaren minçoa eta betheco ditutzu nic egun meçutzen darozquitzutan haren manamendu guciac.