6 Çure Jainco Jaunac ingurebaquico ditu çure bihotza eta çure haurren bihotza, maitha deçaçun çure Jainco Jauna çure bihotz oroz eta arima guciz, bici ahal içateco.
7 Ordean madaricione hauquiec oro bihurtuco ditu çure etsaien gainera eta higüincen çaituztenen eta jasanarazten darotzutenen gainera.
8 Çu berriz, itzulico çare, ençunen duçu çure Jainco Jaunaren minçoa eta betheco ditutzu nic egun meçutzen darozquitzutan haren manamendu guciac.
9 Eta çure Jainco Jaunac goriaracico çaitu çure escuetaco lan gucietan, çure sabeleco haurretan, eta çure abereen fruituetan, çure lurraren aberastasunean, eta gauça gucien nasaician. Ecen Jauna itzulico da, atseguin harceco ontasun oroz çu gainditzen, çure arbasoequin atseguin hartu içan çuen beçala:
10 Baldin bizquitartean ençun badeçaçu çure Jainco Jaunaren minçoa, eta beguira badeçatzu legue huntan iscribatuac diren manamendu eta ceremoniac, eta bihurcen baçare çure Jainco Jauna gana çure bihotz oroz eta arima guciz.
11 Egun meçutzen darotzudan manamendu hau ez da çutaz gaindicoa, ez-eta çutaric urrun.
12 Ez dago ceruan, çuc erran ahal içateco: Gutaric nor igan daiteque cerura, hori ekarceco guri, ençun deçagunçat eta bethe gure eguinçaz?