1 Goan cen beraz Moise, eta solas horiec oro erran ciozcan Israel guciari,
2 Eta erran cioen: Egun baditut ehun eta hogoi urthe; ez naiteque guehiago ez ilki, ez sar, bereciqui Jaunac erran darotanaz gueroz: Jordaneco ur hori iraganen ez duçu.
3 Çure Jainco Jauna iraganen da beraz çure aitzinean; berac çure beguien aitzinean xahutuco ditu jendaqui horiec, eta çuretuco ditutzu; eta Josue hau goanen da çure buruan, Jaunac erran duen beçala.
4 Jaunac horiei eguinen diote, Sehon eta Og Amorhearren erreguei eta hequien lurrari eguin içan diotena, eta xahutuco ditu.
5 Beraz horiec escuetaratuco darozquitzuetenean, halaber eguinen dioçuete nola nic manatu baitarotzuet.
6 Guiçonqui emaçue, eta hazcar çaitezte bihotzez; ez içan beldurric; ez betzaizte horien aitzinean ikara, ceren çuen Jainco Jauna bera baita çuen bidari, etzaituzte hastanduco ez-eta bazterrerat utzico.
7 Eta Moisec deithu çuen Josue, eta erran cioen Israel guciaren aitzinean: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc eramanen duçu populu hau Jaunac hauquien aitei cin eguinez emanen ciotela aguindu lurrera, eta hura çortean çathituco dioçute.