Duteronoma 31:17-23 BHNT

17 Eta egun hartan ene hasarrea sutatuco da horren contra; eta bazterrerat utzico dut, eta ene beguithartea horren ganic gordeco, eta etsaiaren horcetan egonen da; gaitz eta atsecabe guciec atzemanen dute, halaz non egun hartan erranen baitu: Eguiazqui ceren ez den Jaincoa enequin gaitz hauquiec atzeman naute.

18 Ni bada itzalico naiz eta gordeco dut ene beguithartea egun hartan, eguin dituen gaizqui gucien gatic, ceren jainco arrotzei jarraiqui baita.

19 Hargatic iscriba çaçue cantica hau çuençat, eta irakats çoçuete Israelgo semeei, gogoz ikas deçatençat eta ahoz canta: eta cantu hau lekucotasunetan içan bequit Israelgo semeen artean.

20 Ecen sarraracico ditut cin eguinez horien aitei aguindu içan diotedan lurrean, ceinari baitario ezti eta esne. Jan duquetenean, eta ase eta guicendu ondoan, makurtuco dira jainco arrotzetara eta hequiec dituzte cerbitzatuco; eta ene contra minçatuco dira, eta alfer eraguinen dute enequilaco patua.

21 Eta gaitzen eta atsecabeen uharra gainera erorico çaioetenean, cantica hunec ihardetsico diote lekucotasun batec beçala, ceina ahanzteric ez baita içanen galaracico duenic hequien ondocoen ahotic. Badaquizquit ecen hequien gogoetac, cer eguinen duten egun aguindu diotedan lurrean sarraraz ditzadan baino lehen.

22 Moisec iscribatu çuen beraz cantica eta irakatsi cioeten Israelgo semeei.

23 Eta Josue, Nunen semeari manu eguin cioen, erraten cioelaric: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc sarraracico ditutzu Israelgo semeac aguindu diotedan lurrean, eta ni çurequin içanen naiz.