19 Hargatic iscriba çaçue cantica hau çuençat, eta irakats çoçuete Israelgo semeei, gogoz ikas deçatençat eta ahoz canta: eta cantu hau lekucotasunetan içan bequit Israelgo semeen artean.
20 Ecen sarraracico ditut cin eguinez horien aitei aguindu içan diotedan lurrean, ceinari baitario ezti eta esne. Jan duquetenean, eta ase eta guicendu ondoan, makurtuco dira jainco arrotzetara eta hequiec dituzte cerbitzatuco; eta ene contra minçatuco dira, eta alfer eraguinen dute enequilaco patua.
21 Eta gaitzen eta atsecabeen uharra gainera erorico çaioetenean, cantica hunec ihardetsico diote lekucotasun batec beçala, ceina ahanzteric ez baita içanen galaracico duenic hequien ondocoen ahotic. Badaquizquit ecen hequien gogoetac, cer eguinen duten egun aguindu diotedan lurrean sarraraz ditzadan baino lehen.
22 Moisec iscribatu çuen beraz cantica eta irakatsi cioeten Israelgo semeei.
23 Eta Josue, Nunen semeari manu eguin cioen, erraten cioelaric: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc sarraracico ditutzu Israelgo semeac aguindu diotedan lurrean, eta ni çurequin içanen naiz.
24 Moisec legue huntaco hitzac liburuan iscribatu cituen ondoan, eta akabatu çuenean,
25 Manu eguin cioeten lebitarrei, ceinec ekarcen baitzuten Jaunaren batasuneco arka, cioelaric: