4 Jaunac horiei eguinen diote, Sehon eta Og Amorhearren erreguei eta hequien lurrari eguin içan diotena, eta xahutuco ditu.
5 Beraz horiec escuetaratuco darozquitzuetenean, halaber eguinen dioçuete nola nic manatu baitarotzuet.
6 Guiçonqui emaçue, eta hazcar çaitezte bihotzez; ez içan beldurric; ez betzaizte horien aitzinean ikara, ceren çuen Jainco Jauna bera baita çuen bidari, etzaituzte hastanduco ez-eta bazterrerat utzico.
7 Eta Moisec deithu çuen Josue, eta erran cioen Israel guciaren aitzinean: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc eramanen duçu populu hau Jaunac hauquien aitei cin eguinez emanen ciotela aguindu lurrera, eta hura çortean çathituco dioçute.
8 Eta çuen bidari içanen den Jauna, bera çurequin içanen da: etzaitu hastanduco, ez-eta utzico; ez ici, ez ikara.
9 Moisec iscribatu çuen beraz legue hau, eta eman cioeten Lebiren seme aphecei, ceinec erabilcen baitzuten Jaunaren batasuneco arka, eta Israelgo çahar guciei.
10 Eta manu eguinez, erran cioeten: Çazpi urtheren buruan, bihurçapeneco urthean, Tabernacletaco besta-buruan,