7 Eta Moisec deithu çuen Josue, eta erran cioen Israel guciaren aitzinean: Eguioçu bihotzari eta çaude hazcarretic; ecen çuc eramanen duçu populu hau Jaunac hauquien aitei cin eguinez emanen ciotela aguindu lurrera, eta hura çortean çathituco dioçute.
8 Eta çuen bidari içanen den Jauna, bera çurequin içanen da: etzaitu hastanduco, ez-eta utzico; ez ici, ez ikara.
9 Moisec iscribatu çuen beraz legue hau, eta eman cioeten Lebiren seme aphecei, ceinec erabilcen baitzuten Jaunaren batasuneco arka, eta Israelgo çahar guciei.
10 Eta manu eguinez, erran cioeten: Çazpi urtheren buruan, bihurçapeneco urthean, Tabernacletaco besta-buruan,
11 Israeldic guciac bilcen direnean, çure Jainco Jaunaren aitzinera aguerceco Jaunac hautatu duqueen lekura, legue huntaco hitzac iracurtuco ditutzu Israel guciaren aitzinean, oroc aditzen dituztelaric,
12 Eta batera bildu ondoan populu gucia, nola guiçonac hala emaztequiac, haurrac eta çure hirietan diren arrotzac, ençutearequin ikas detzatençat, eta çuen Jainco Jaunaren beldur içan ditecen, eta legue huntaco hitz guciac beguira eta bethe detzaten;
13 Eta hequien semeec ere orai ez daquitzatenec, adi ahal detzaztençat, eta beren Jainco Jaunaren beldur içan ditecen egoten diren egun oroz lur hortan, ceintaz jabetzera baitzihoazte, Jordanea iraganic.