11 Arrano bere umeac airatzera deitzen dituenac eta hequien gainean hegaldaca dabilanac beçala, hedatu ditu bere hegalac, eta hartu du eta bere soin gainean eraman.
12 Jauna bakarric içatu da haren bidari; eta jainco arrotzic etzen harequin.
13 Lur gora batean eçarri du, jan cetzan landetaco fruituac, alcha cetzan eztia harritic eta olioa malkar gogorrenetic,
14 Burra behietaric eta esnea ardietaric, bildotsen bilgorrarequin eta Basanen semeen aharienarequin, eta pitticac oguiaren mamiarequin, eta edan ceçan mahatsaren arno garbiena.
15 Populu maithatua goritu da eta bihurtu: loditu denean, guicendu, çabaldu denean, utzi du Jainco bere eguilea, eta guibelatu da Jainco bere salbatzailea ganic.
16 Sumindu dute jainco arrotzez, beren icigarriqueriez jauçaraci dute haren hasarrea.
17 Ez Jaincoari, bainan debruei imolatu dituzte bitimac, eçagutzen etzituzten jaincoaiçunei: ethorri çaizcote jainco berri batzuec horien aitec adoratu ez dituztenac.