15 Populu maithatua goritu da eta bihurtu: loditu denean, guicendu, çabaldu denean, utzi du Jainco bere eguilea, eta guibelatu da Jainco bere salbatzailea ganic.
16 Sumindu dute jainco arrotzez, beren icigarriqueriez jauçaraci dute haren hasarrea.
17 Ez Jaincoari, bainan debruei imolatu dituzte bitimac, eçagutzen etzituzten jaincoaiçunei: ethorri çaizcote jainco berri batzuec horien aitec adoratu ez dituztenac.
18 Bazterrerat utzi duc sorthu hauen Jaincoa, ahanci duc ezdeusetaric eguin hauen Jauna.
19 Jaunac ikusi du eta jauci da haren hasarrea, ecen sumindu dute bere seme-alabec.
20 Eta erran du: Gordeco diotet ene beguithartea, eta beguiztatuco dut horien azquen ordua: iraulgui tzarra, seme arnegatuac baitira.
21 Tarritatu naute gueçurrezco jaincoz, eta sumindu naute beren eguitate erguelez; eta nic tarritaturen ditut enea ez den ez populu batez, eta suminduren populu çoro batez.