23 Içurriac bilduco ditut hequien gainera, eta hequien gainera hustuco ditut ene gueciac.
24 Goseteac xahutuco ditu, hegastinen moco çorrotzac janen ditu: igorrico diotet basa ihicen horça, sugueen eta lurrean herrestatzen diren cierpeen errabia.
25 Campoan ezpatac, barnean icialdurac xahutuco ditu guiçon-gaztea eta nescatcha, bulharreco haurra eta guiçon-çaharra.
26 Erran dut: Non dira? eceztatuco dut guiçonetaric hequien orhoitza.
27 Bainan etsaien gaitzirizcoa gatic luçatu dut, haz ez ditençat horien etsaiac, eta erran ez deçaten: Ez Jaunac, bainan gure escu borthitzac eguin ditu horiec oro.
28 Ez oharmenic, ez umotasunic ez du jendaqui horrec.
29 Oxala çuhur baleitez, nabadi baleçate, azquen buruari aitzinetic ohart baleitez!