28 Ez oharmenic, ez umotasunic ez du jendaqui horrec.
29 Oxala çuhur baleitez, nabadi baleçate, azquen buruari aitzinetic ohart baleitez!
30 Nolaz batec aitzinean igorcen ditu mila, eta biec ihes igorcen hamar mila? Ez othe da beren Jaincoac saldu eta Jaunac hersi dituztelacotz?
31 Ecen gure Jaincoa ez da hequien jaincoac iduria, eta gure etsaiac juie dira.
32 Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac;
33 Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria.
34 Ez othe dira jaquitate horiec guciac ni baithan, eta ene kutchetan ciguilatuac?