3 Ecen deithuco dut Jaunaren icena: handiets çaçue gure Jaincoa.
4 Jaincoaren eguinçac osoac dira eta haren bide guciac çucenac: Jaincoa hitzecoa da, itzalgabea, çucena, çorrotza.
5 Damu eguin diote, etziren haren seme beren liçunquerietan: iraulgui çabarra eta galdua.
6 Hori da hire eçagutza Jaunari, populu çoro, erhoa? Jauna ez othe da hire aita, escuan haucana, eguin eta ezdeusetaric atheratu hauena?
7 Orhoit hadi beihalaco egunez, gogora ekarzquic guiçaldi guciac: galdeca abia haquio hire aitari, eta jaquinsun eguinen hau; galda çac hire arbasoei eta arguituren haute.
8 Jaun guciz gorenac jendaiac bereztean, Adamen semeac cein bere alde igorcean, populuen mugarriac xedatu cituen Israelen semeen nombrearen arabera.
9 Bainan Jaunaren çathia içan cen haren populua: Jacob içan cen haren primançaco lokarria.