30 Nolaz batec aitzinean igorcen ditu mila, eta biec ihes igorcen hamar mila? Ez othe da beren Jaincoac saldu eta Jaunac hersi dituztelacotz?
31 Ecen gure Jaincoa ez da hequien jaincoac iduria, eta gure etsaiac juie dira.
32 Horien mahastiac dira Sodomaco eta Gomorhaco hiripeetaco mahastietaric: horien mahatsa, kelder mahatsa, molkoac guciz karatsac;
33 Horien arnoa erainsuguearen mina eta aspicaren phoçoin hilgarria.
34 Ez othe dira jaquitate horiec guciac ni baithan, eta ene kutchetan ciguilatuac?
35 Aspercea niri da, eta ordu içanen denean çorra pagatuco diotet, behaztopa daquioeten çangoa: hurbil da galpeneco eguna, ordua lasterrez heldu da.
36 Jaunac juiatuco du bere populua, eta urricalduco çaiote bere cerbitzariei: ikusico du besoac herbaldu direla, sethiatuac iraungui eta ondarrac eceztatu.