41 Ene ezpata simista beçala çorrozten badut, ene escua juiamenduari lotzen bada, aspercundea bihurturen diotet ene etsaiei, eta gaitzirizcotan naducatenei emanen diotet beren saria.
42 Odolez hordituco ditut ene gueciac, eta ene ezpatac iretsico ditu haraguiac; aseco da ene etsai hilen odolaz, eta boztuco da gathibutasunera buru has dihoacinez.
43 Jendaiac, lauda çaçue haren populua, ceren aspertuco duen bere cerbitzarien odola, eta aspercunde atheraco duen hequien etsaien gainean, eta beguithartez egonen den bere populuaren lurrari.
44 Moise ethorri cen beraz, eta cantica huntaco hitz guciac erran cituen populuaren beharrietara, berac eta Josue, Nunen semeac.
45 Solas horiec oro akabatu cituen, Israel guciari minçatuz,
46 Eta erran cioeten: Iratchic çatzue çuen bihotzac hitz hauquietan orotan ceintaz egun lekucotasun eguiten baitarotzuet, mana deçoçueten çuen semeei horiec beguira eta eguin detzatela, eta bethe legue huntaco liburuan iscribatuac diren guciac;
47 Etzaizquitzue ecen ezdeusetaco emanac, bainan bai horiez batbedera bici dediençat: horiec bethez lucez iraunen duçue, Jordanea iraganic goçatzera cihoazten lurrean.