45 Solas horiec oro akabatu cituen, Israel guciari minçatuz,
46 Eta erran cioeten: Iratchic çatzue çuen bihotzac hitz hauquietan orotan ceintaz egun lekucotasun eguiten baitarotzuet, mana deçoçueten çuen semeei horiec beguira eta eguin detzatela, eta bethe legue huntaco liburuan iscribatuac diren guciac;
47 Etzaizquitzue ecen ezdeusetaco emanac, bainan bai horiez batbedera bici dediençat: horiec bethez lucez iraunen duçue, Jordanea iraganic goçatzera cihoazten lurrean.
48 Egun berean Jauna Moisi minçatu cen, erraten cioelaric:
49 Igan çaiteci Abarimgo, erran nahi da Iragaitzetaco mendi hortara, Nebo mendin, Moabeco lurrean, Jericoco parrean; beguia emoçu Canaango lur, Israelgo semeei goçatzera emanen diotedanari, eta mendian hil çaiteci.
50 Hori igaitean batua içanen çare çure populuei, çure anaia Aaron Horreco mendian hil eta batu den beçala bere populuei,
51 Ceren ene contra bekatu eguin duçuen Israelgo semeen erdian, Jaçarlekuco uretan, Cadesen, Sineco mortuan; eta ceren ez nauçuen sainduetsi Israelgo semeen erdian.