49 Igan çaiteci Abarimgo, erran nahi da Iragaitzetaco mendi hortara, Nebo mendin, Moabeco lurrean, Jericoco parrean; beguia emoçu Canaango lur, Israelgo semeei goçatzera emanen diotedanari, eta mendian hil çaiteci.
50 Hori igaitean batua içanen çare çure populuei, çure anaia Aaron Horreco mendian hil eta batu den beçala bere populuei,
51 Ceren ene contra bekatu eguin duçuen Israelgo semeen erdian, Jaçarlekuco uretan, Cadesen, Sineco mortuan; eta ceren ez nauçuen sainduetsi Israelgo semeen erdian.
52 Eta çure parrean ikusico duçu Israelgo semeei nic emanen diotedan lurra, eta etzare barnera sarthuco.