7 Orhoit hadi beihalaco egunez, gogora ekarzquic guiçaldi guciac: galdeca abia haquio hire aitari, eta jaquinsun eguinen hau; galda çac hire arbasoei eta arguituren haute.
8 Jaun guciz gorenac jendaiac bereztean, Adamen semeac cein bere alde igorcean, populuen mugarriac xedatu cituen Israelen semeen nombrearen arabera.
9 Bainan Jaunaren çathia içan cen haren populua: Jacob içan cen haren primançaco lokarria.
10 Jaunac kausitu çuen leku basa batean, leku icigarri eta mortu çabalean; asco ingurutan lagundu çuen eta arguitu çuen; eta bere beguico ninica beçala çaindu çuen.
11 Arrano bere umeac airatzera deitzen dituenac eta hequien gainean hegaldaca dabilanac beçala, hedatu ditu bere hegalac, eta hartu du eta bere soin gainean eraman.
12 Jauna bakarric içatu da haren bidari; eta jainco arrotzic etzen harequin.
13 Lur gora batean eçarri du, jan cetzan landetaco fruituac, alcha cetzan eztia harritic eta olioa malkar gogorrenetic,