1 Hau da benedicionea Moisec, Jaincoaren guiçonac, hil aitzinean Israelgo semeei eman ciotena.
2 Eta erran çuen: Jauna Sinaitic ethorri da, eta Seirretic ilki çarocu; Pharango menditic aguertu da, eta sainduac milaca harequin. Haren escu escuinean da suzco leguea.
3 Maithatu ditu populuac, saindu guciac haren escuan daude; eta haren oinetara hurbilcen diren guciac arguituco dira haren irakaspenaz.
4 Moisec meçutu darocu leguea, Jacoben iraulguiaren primança.
5 Guciz çucena denaren baithan erregue içanen da, populuaren aitzindariac Israelgo leinuequin bilduac içan diren ordutic.
6 Bici bedi Erruben, ez bedi hil, bainan molcho ttipian içan bedi.
7 Hau da Judaren benedicionea: Jauna, adi çaçu Judaren minçoa, eta sarraraz çaçu bere populuan: horren escuac guducatuco dira Israelen alde, eta haren gueriçatzaile içanen da etsaien contra.