10 Çure erabaquiac, oi Jacob, eta çure leguea, oi Israel: hauquiec escainico dute isensua çure hasarreari eta holocaustac çure aldarean.
11 Benedica çaçu, Jauna, hunen indarra, eta onhets hunen escuetaco eguinça. Jo çaçu hunen etsaien bizcarra, eta ez beitez xuti hau higüincen dutenac.
12 Eta Benjamini erran cioen Moisec: Jaunaren guciz-maithatua gogo çabalez egonen da hunen baithan; ezcont-ohean beçala egonen da egun osoa, eta hunen bulharren artean sosegu hartuco du.
13 Josepi ere erran cioen: Hunen lurra bethe bedi Jaunaren benedicioneaz, ceruco fruituez, ihinçaz eta lupheco ithurriez,
14 Iguzquiaren eta ilharguiaren fruituez,
15 Mendi çaharren maceletaco, eta bethiereco bizcargainetaco fruituez,
16 Lurreco fruituez eta haren nasaitasunaz. Sasian aguertu içan denaren benedicionea jauts bedi Josepen buruaren gainera, eta Naçarearraren buru gainera bere anaien artean.