10 Çure Jainco Jaunaren aitzinean Horeben jarri cinen egunetic, Jauna niri minçatu içan cenean, cioelaric: Populua ene aitzinera bilaraz çaçu, oroc ençun detzaten ene hitzac lurraren gainean bici diren gucico ikas deçaten ene beldur içaten, eta beren semeei ere irakats diotzotençat.
11 Eta mendia sutan çagoelaric ceruetaraino, hurbildu cineten haren oinetara: eta han ciren ilhumbeac, hedoiac eta gobela.
12 Eta suaren erditic minçatu citzaitzuen Jauna. Aditu içan cinuten haren solasetaco minçoa, eta molduraric batere ikusi etzinuten.
13 Eta erakutsi çarotzueten beguiratzeco manatu çarotzuen batasuna, eta hamar manamenduac ere, har-laucetan iscribatu içan cituenac.
14 Eta orduan manatu çarotan irakats netzatzuen ceremonia eta erabaquiac beguiratu beharco cinituztenac goçatzera çohazten lurrean.
15 Arduratsuqui çain çatzue beraz çuen arimac. Ez duçue iduriqueriaric batere ikusi içan, Horeben suaren erditic Jauna çuei minçatu cen egunean:
16 Beldurrez-eta liluraqueriaz çuençat eguin cineçaten guiça edo ema iduri edo itchura cerbait,