12 Eta suaren erditic minçatu citzaitzuen Jauna. Aditu içan cinuten haren solasetaco minçoa, eta molduraric batere ikusi etzinuten.
13 Eta erakutsi çarotzueten beguiratzeco manatu çarotzuen batasuna, eta hamar manamenduac ere, har-laucetan iscribatu içan cituenac.
14 Eta orduan manatu çarotan irakats netzatzuen ceremonia eta erabaquiac beguiratu beharco cinituztenac goçatzera çohazten lurrean.
15 Arduratsuqui çain çatzue beraz çuen arimac. Ez duçue iduriqueriaric batere ikusi içan, Horeben suaren erditic Jauna çuei minçatu cen egunean:
16 Beldurrez-eta liluraqueriaz çuençat eguin cineçaten guiça edo ema iduri edo itchura cerbait,
17 Edo lurraren gainean diren edocein abereena, edo ceru-pean hegaldatzen diren hegastinena,
18 Edo lurrean herrestatzen diren cierpeena, edo luphean uretan egoten diren arrainena: