2 Ez duçue berhatuco nic erraten darotzuetan hitzari, eta ez dioçue kenduco: beguira çatzue çuen Jainco Jaunaren manamendu nic ematen darozquitzuetanac.
3 Ikusi dituzte çuen beguiec Jaunac eguin dituen guciac Beelphegorren contra, nola çuen erditic xahutu dituen haren adoratzaileac oro.
4 Bainan çuec, çuen Jainco Jaunari iratchiquiac çaudeztenac, guciac egungo eguna arteo bici çarete.
5 Badaquiçue manamenduac eta erabaquiac çuei irakatsi darozquitzuetala, ene Jainco Jaunac niri manatu beçala: hola betheco ditutzue goçatzera çohazten lurrean.
6 Eta beguiratuco eta eguitatez betheco ditutzue. Hau da ecen çuen çuhurcia eta adimendua populuen aitzinean, non ençunic legue hauquiec oro, erranen baitute: Horra populu bat çuhurra eta adimendutacoa, jendaqui bat handia.
7 Ez da berce jendaia bat hain handia, ceinac baitituque jaincoac hurbilcen çaizcoenac, gure Jaincoa gure othoitz gucietan lekuco den beçala.
8 Ecen non da berce jendaia bat hain ederretsia, non baitituzque ceremonia, erabaqui çucen eta legue bat osoa, nic egun çuen beguien aitzinean eçarrico dudana beçalacoa?