26 Cerua eta lurra egun lekuco galdeguiten ditut, laster xahutuac içanen çaretela, Jordanea iraganic goçatzera çohazten lurretic; etzarete han lucez egonen, bainan eceztatuco çaituztete Jaunac,
27 Eta barraiatuco jendaia gucietara, eta gutiac gueldituco çarete jendaien artean, ceinetara eramanen baitzaituzte Jaunac.
28 Eta han cerbitzatuco ditutzue jaincoac guiçonen escuz eguinac çurez eta harriz, ikusten ez dutenac, aditzen ez dutenac, jaten ez dutenac, usnatzen ez dutenac.
29 Eta han çuen Jainco Jauna bilhatzen duçuenean, aurkituren duçue, baldin hargatic bilhatzen baduçue çuen bihotz oroz eta çuen arimaco atsecabe guciz.
30 Aitzinetic erranac çaizquitzuen guciec atzeman çaituzteten ondoan, noizbait bihurtuco çarete çuen Jainco Jauna ganat, eta ençunen duçue haren boça,
31 Ceren çuen Jainco Jauna, Jainco urricalmendutsu bat baita: etzaituztete utzico, ez-eta alde bat xahutuco, ez-etare ez du ahancico çuen aitequin cin eguinicaco batasuna.
32 Galde eguiçu beihalaco egunez, çure aitzinean içatu direnez, Jaincoac lurraren gainean guiçona eguin içan çuenetic, heian ceruaren buru batetic berceraino horrelacoric nihoiz eguin içan den, edo egundaino ikusi,