33 Populu batec aditzeco suaren erditic minçatzen den Jaincoaren minçoa, çuec aditu duçuen beçala, eta bici çarete oraino;
34 Heian Jaincoac eguin içan duen sarthu dela eta beretzat hartu duela jendaqui bat jendaien erditic frogapenez, seinalez eta sendagailaz, guduz, escu hazcarrez eta beso çabalez, eta icigarrico aguerpenez, çuençat çuen Jainco Jaunac Eguipton eguin içan duen beçala, çuen beguien aitzinean;
35 Jaquin deçaçuençat Jauna bera dela Jaincoa, eta hartaz berceric ez dela.
36 Cerutic adiaraci darotzuete bere minçoa, çuen arguitzeco, eta lurraren gainean erakutsi darotzuete bere su guciz handia, eta haren hitzac aditu ditutzue suaren erditic,
37 Ceren çuen aitac maithatu baititu, eta hequien ondotic hautatu duen hequien ondoregoa. Eta Eguiptotic atheratu çaituztete çuen aitzinean cihoalaric bere indar handian,
38 Çuen sarpenean xahu cetzançat jendaia guciz handiac eta çuec baino azcarragoac; eta sarraraz cetzaztençat, eta goçatzera eman cetzaçuen hequien lurra, egungo egunean ikusten duçuen beçala.
39 Jaquin çaçue beraz egun eta gogoan har çaçue Jauna bera dela Jaincoa ceru gainean eta lur beherean, eta berceric ez dela.