35 Jaquin deçaçuençat Jauna bera dela Jaincoa, eta hartaz berceric ez dela.
36 Cerutic adiaraci darotzuete bere minçoa, çuen arguitzeco, eta lurraren gainean erakutsi darotzuete bere su guciz handia, eta haren hitzac aditu ditutzue suaren erditic,
37 Ceren çuen aitac maithatu baititu, eta hequien ondotic hautatu duen hequien ondoregoa. Eta Eguiptotic atheratu çaituztete çuen aitzinean cihoalaric bere indar handian,
38 Çuen sarpenean xahu cetzançat jendaia guciz handiac eta çuec baino azcarragoac; eta sarraraz cetzaztençat, eta goçatzera eman cetzaçuen hequien lurra, egungo egunean ikusten duçuen beçala.
39 Jaquin çaçue beraz egun eta gogoan har çaçue Jauna bera dela Jaincoa ceru gainean eta lur beherean, eta berceric ez dela.
40 Beguira çatzue beraz orai nic ematen darozquitzuetan haren manu eta manamenduac, ongui guertha daquiçuen çuei, eta çuen semeei çuen ondotic, eta lucez egon çaitezten çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzueten lurrean.
41 Orduan Moisec bereci cituen Jordanez haindian hirur hiri iguzqui-haice alderat,