39 Jaquin çaçue beraz egun eta gogoan har çaçue Jauna bera dela Jaincoa ceru gainean eta lur beherean, eta berceric ez dela.
40 Beguira çatzue beraz orai nic ematen darozquitzuetan haren manu eta manamenduac, ongui guertha daquiçuen çuei, eta çuen semeei çuen ondotic, eta lucez egon çaitezten çuen Jainco Jaunac eman gogo darotzueten lurrean.
41 Orduan Moisec bereci cituen Jordanez haindian hirur hiri iguzqui-haice alderat,
42 Hequietarat itzur cedinçat bere lagunari ustecabeco heriotzea eman cioqueena, hura bere etsai içatu gabetaric ez egun bat ez eta bi egun lehenago, eta hiri hequietaric batera ihes eguin ahal ceçançat.
43 Hiri hequiec ciren Bosor mortucoa, ceina baita Errubenen leinuco lur ordoquian; Erramoth Galaadecoa, ceina baita Gaden leinuan; eta Golan Basangoa, ceina baita Manaseren leinuan.
44 Hori da leguea Moisec Israelgo semeen aitzinean ekarri çuena,
45 Eta horiec dira lekucotasunac, ceremoniac eta erabaquiac Israelgo semeei erran ciozcatenac, Eguiptotic atheratu cirenean,