24 Horra non gure Jainco Jaunac erakutsi darozcun bere maiestatea eta handitasuna: haren minçoa suaren erditic ençun dugu; eta frogapen egun eguin içan dugu, Jaincoa guiçonari minçaturic, guiçona biciric guelditu dela.
25 Certaco beraz hilen gare eta iretsico gaitu su guciz handi horrec? Ecen baldin berriz aditzen badugu gure Jainco Jaunaren minçoa, hilen gare.
26 Cer da edocein haragui, suaren erditic minçatzen den Jainco biciaren minçoaren ençuteco, eta bere bici ahal içatecotzat guero?
27 Hobequitzat çu hurbil çaiteci: eta adi çatzu gure Jainco Jaunac erranen darozquitzun guciac: guero guri erranen darozquigutzu, eta guc ençun-eta, hequiec eguinen ditugu.
28 Hori ençun çuenean Jaunac, erran içan çarotan: Aditu içatu dut populu horrec çuri erran dituen solasetaco minçoa; ongui erranac dira guciac.
29 Norc eguinen du içan deçaten halaco gogo bat, non ene beldur içanen baitira, eta ordu oroz beguiratuco baitituzte ene manamendu guciac, ongui hel ditecen bethi gucian berac eta beren semeac?
30 Çoaz eta erroçuete: Bihur çaitezte çuen olhetara.