26 Cer da edocein haragui, suaren erditic minçatzen den Jainco biciaren minçoaren ençuteco, eta bere bici ahal içatecotzat guero?
27 Hobequitzat çu hurbil çaiteci: eta adi çatzu gure Jainco Jaunac erranen darozquitzun guciac: guero guri erranen darozquigutzu, eta guc ençun-eta, hequiec eguinen ditugu.
28 Hori ençun çuenean Jaunac, erran içan çarotan: Aditu içatu dut populu horrec çuri erran dituen solasetaco minçoa; ongui erranac dira guciac.
29 Norc eguinen du içan deçaten halaco gogo bat, non ene beldur içanen baitira, eta ordu oroz beguiratuco baitituzte ene manamendu guciac, ongui hel ditecen bethi gucian berac eta beren semeac?
30 Çoaz eta erroçuete: Bihur çaitezte çuen olhetara.
31 Eta çu çaude enequin, eta erranen darozquitzut çuri ene manamenduac, ceremoniac eta erabaquiac; ceinac irakatsiren baitiozcatzuete, bethe detzatençat nic goçatzera eman gogo diotedan lurrean.
32 Beguira çatzue beraz eta eguin Jainco Jaunac çuei manatu dituenac: etzarete ez escuinera ez ezquerrera makurtuco: