16 Ez duçu frogapenetan eçarrico çure Jainco Jauna Froga-lekun eguin içan duçun beçala.
17 Beguira çatzu çure Jainco Jaunaren manamenduac, lekucotasun eta ceremonia meçutu darozquitzunac;
28 Eta eguiçu Jaunaren aitzineco on eta gogaragarri dena, onsa guertha daquiçun, eta sarthuric goça deçaçun lur guciz on hura, ceinetaz Jaunac cin eguin baitu çure arbasoei,
19 Çure etsai guciac çure aitzinean xahutuco dituela, erran içan duen beçala.
20 Eta gueroan çure semeac galde eguinen darotzunean, dioelaric: Cer erran nahi dute lekucotasun horiec, ceremonia eta erabaqui gure Jainco Jaunac meçutu darozquigunec?
21 Erranen dioçu: Faraonen gathibu guinen Eguipton, eta Jaunac escu hazcarrean eraiqui gaitu Eguiptotic;
22 Ikuscari eta sendagaila handiac eta gogorrenac Eguipton eguin içan ditu gure beguien aitzinean Faraonen eta haren etche guciaren contra,