5 Çure Jainco Jauna maithatuco duçu çure bihotz guciaz, çure arima guciaz, çure indar guciaz.
6 Eta çure bihotzean içanen dira egun nic manamendutan ematen darozquitzutan hitz hauquiec:
7 Eta erranen diozcatzu çure semeei, eta çure gogoa hauquietan erabiliren duçu çure etchean jarria çaudecinean, bidean çabilçanean, lotaracoan eta atzarcean.
8 Eta lothuco dituçu orhoitgailu bat çure escuan beçala, içanen eta erabilico dira çure bi beguien artean;
9 Eta iscribatuco dituçu çure etcheco athelasean eta atheetan.
10 Eta çure Jainco Jaunac çure arbaso Abrahami, Isaaqui eta Jacobi cin eguinez aguindu dioeten lurrean sarraraci çaituqueenean; eta eman darozquitzuqueenean çuc eguingabeco hiri handi eta guciz onac,
11 Çuc eguingabeco etche onthasun guciez betheac, çuc cilhatugabeco urteguiac, çuc landatugabeco mahasti eta olibadiac;