15 Jaunac çu ganic urrunduco ditu ahuldura guciac; ez ditu çure gainera ekarrico eçagutu dituçun Eguiptoco gaitz guciz gaixtoac, bainan helduco ditu çure etsai gucien gainera.
16 Iretsico ditutzu çure Jainco Jaunac escuetaratuco darozquitzun populu guciac. Çure beguiac ez ditu guphidez utzico, eta ez ditutzu hequien jaincoac cerbitzatuco, çure galbide içan ez ditecençat.
17 Eguin bacineça çure baithan: Jendaia horiec ni baino ostez guehiago dira, nola xahutuco ahal ditut?
18 Ez lotsa, bainan orhoit bequizquitzu çure Jainco Jaunac Faraoni eta Eguiptoar guciei eguin diotena,
19 Çure beguiec ikusi dituzten içurri gaitzac, eta ikuscariac, eta sendagailac, eta escu hazcarra, eta beso çabala, çure Jainco Jaunac erabiliac çure eraiquitzeco, lotsatzen çaituzten populu guciei hala-hala eguinen diote.
20 Gaineraco, çure Jainco Jaunac listorrac ere igorrico ditu hequien gainera, oro xahu detzaneraino, eta gal detzaneraino çuri itzuriac eta gorde ahal içan direnac.
21 Etzare hequien beldur içanen, ceren çure erdian baita çure Jainco Jauna, Jainco handi eta ikaragarria.