23 Eta çure Jainco Jaunac escuetara emanen darozquitzu, eta herioz joco ditu arras xahutuac içan ditecen arteo.
24 Eta hequien erregueac escuetaratuco darozquitzu, eta ceruen-petic eceztatuco ditutzu hequien icenac: nihorc ecin buru eguinen darotzu hequiec çathicatu dituçun arteo.
25 Hequien obra bernuçatuac suz erreco dituçu: ez duçu irritsic içanen urhe eta cilhar halaco eguiten erabiliarençat; eta hequietaric ez duçu çuretzat deusere hartuco, etzediençat hobendun jar, ceren-eta hats baitzaizco çure Jainco Jaunari.
26 Eta idolatic ez duçu den-gutiena çure etchean sarthuco, anathema bilhaca etzediençat, hura bera den beçala. Higüin içanen duçu hala nola-nola pusca cikin bat, eta gauça kutsacor, eta satsu bat beçala hats içanen çaitzu, ceren den anathema.