4 Ceren-eta çure semea bilduco baitu niri ez jarraiquitzera, eta nahiago içatera jainco atzeac cerbitzatu; eta jaucico da Jaunaren hasarrea, eta ordu berean xahutuco çaitu.
5 Aitzitic lehenago hau eguinen dioçu: lurrerat arthicatzu haren aldareac, phorroca çatzu haren jaincomoldeac, ebac lucuac, eta erre itchura bernuçatuac;
6 Ceren baitzare çure Jainco Jaunari sainduetsi populu bat. Çure Jainco Jaunac çu hautatu çaitu, içan çaquiozquiençat populu bere-berea lurraren gainean diren populu gucien artetic.
7 Jauna ez da çuei batu, eta etzaituztete hautatu berce populu guciac ostetan xitzen cintuztelacotz, berce populuac oro baino aphurragoac cineztenean:
8 Bainan bai ceren Jaunac maithatu baitzaituztete eta beguiratu baitu çuen arbasoei eguin cioeten cina: eta escu hazcarrean eraiqui çaituztete, eta gathibutasuneco etchetic berrerosi, Faraon Eguiptoco erregueren escutic.
9 Eta jaquinen duçu nola çure Jainco Jauna bera den Jainco hazcar eta fidela, bere patua eta urricalpena mila guiçalditaraino beguiratzen diotena bera maite dutenei eta bere manamenduen çainçaileei:
10 Eta berehala bihurcen diotena gaitzirizcotan daducatenei, haletan non eceztatzen baititu, eta luçatzen ez baitu, han berean merecitua bihurtuz.