9 Eta jaquinen duçu nola çure Jainco Jauna bera den Jainco hazcar eta fidela, bere patua eta urricalpena mila guiçalditaraino beguiratzen diotena bera maite dutenei eta bere manamenduen çainçaileei:
10 Eta berehala bihurcen diotena gaitzirizcotan daducatenei, haletan non eceztatzen baititu, eta luçatzen ez baitu, han berean merecitua bihurtuz.
11 Beguira çatzu beraz manamendu, ceremonia eta erabaqui nic egun bethetzeaz meçutzen darozquitzutanac.
12 Baldin erabaqui hauquiec ençun ondoan, iduquitzen eta bethetzen badituçu, çure Jainco Jaunac ere beguiratuco darozquitzu batasuna eta çure arbasoei cin eguinez aguinduricaco urricalpena;
13 Eta maithatuco çaitu, eta berhatuco, eta benedicatuco ditu çure sabeleco fruitua, eta çure lurreco fruitua, oguia eta mahatsa, olioa eta abere larriac, eta ardi-arthaldeac, lur hartan, ceina çuri emanen çarotzula cin eguin baitiote çure arbasoei.
14 Benedicatua içanen çare populu gucien artean. Çure baithan ez da içanen urrix-orotsetan agorric, ala guiçonetan, ala abereetan.
15 Jaunac çu ganic urrunduco ditu ahuldura guciac; ez ditu çure gainera ekarrico eçagutu dituçun Eguiptoco gaitz guciz gaixtoac, bainan helduco ditu çure etsai gucien gainera.