4 Huna berrogoi urthe, larrua estalcen çarotzun soinecoa, ez dela behinere ihetcheduraz hautsi, eta çure oinetacoac ez direla phorrocatu:
5 Çure gogoan iharduc deçaçunçat, guiçonac bere semea arguitzen duen beçala, orobat arguitu çaituela çure Jainco Jaunac;
6 Beguira detzatzunçat çure Jainco Jaunaren manamenduac, eta haren bidean ibil çaitecen, eta haren beldurra içan deçaçun.
7 Ecen çure Jainco Jaunac sarraracico çaitu lur on batean, laes eta ur eta ithurrietaco lurrean, ceinetaco mendi celhaietara erausten baitira ibaien sorth-buruac:
8 Ogui, garagar eta mahats lurrean, ceintan sorcen baitira picoac, mingranac eta olibac: olioaren eta eztiaren lurrean;
9 Ceintan escasiaric batere gabe janen baituçu çure oguia, eta gauça gucietaco nasaiciaz goçatuco baitzare; ceintaco harriac burdinac baitira eta ceintaco mendietaric atheratzen baitira cobre mokorrac:
10 Jan eta ase ondoan, benedica deçaçunçat çure Jainco Jauna eman darotzun lur guciz ona gatic.