13 Eta berriz Jaunac erran çarotan: Ikusten dut populu hori buruz gogorra dela:
14 Utz neçaçu xehaca deçadan, eta horren icena ceruaren-petic ecezta deçadan, eta hori baino handiagoa eta hazcarragoa den populu baten gainean eçarrico çaitut.
15 Eta sutan çagoen menditic jausten nincelaric, eta batasuneco bi lauçac bi escuez naduzcalaric;
16 Eta ikusi nuenean bekatu eguin cinutela çuen Jainco Jaunaren contra, eta eguin cinutela çuençat aratche urthu bat, eta laster makurtu cinetela haren bide erakutsi çarotzuenetic,
17 Arthiqui nituen lauçac escuetaric, eta hautsi nituen çuen aitzinean.
18 Eta lehen beçala, ahuspez erori nincen Jaunaren aitzinean, berrogoi gauegunez oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric, Jaunaren contra eguin cintuzten bekatu gucien gatic, eta ceinetaz hura hasarretzera erakarri baitzinduten.
19 Ecen lotsatu ninduten haren sumindurac eta hasarreac, ceinac çuen contra subermaturic, xahutu nahi baitzintuzteten. Eta aldi hartan ere Jaunac ençun içan ninduen.