22 Erre-lekun ere, eta Froga-lekun, eta Çalequeriaco ehorz-lekun narritatu cinduten Jauna.
23 Eta noiz-etare Cadesbarnetic igorri baitzintuzten, cioelaric: Çoazte eta goça çaizte nic çuei eman lurraz, erdeinatu duçue orduan ere çuen Jainco Jaunaren manua, ez dioçue sinheste hartu, eta ez duçue ençun nahi içan haren boça:
24 Bainan bihurri içatu çarete bethi, eçagutzen hasi çaituztedan egunetic.
25 Eta ahuspez egon nincen Jaunaren aitzinean berrogoi gau-egunez, ceinetan errequeituz errequeitzen bainuen, çuec ez xahutzeco, dixidatu çuen beçala;
26 Eta othoiztuz erran nioen: Jainco Jauna, ez beçaçu xahu çure populua, eta çure primança çure indarraren handiaz berrerosi duçuna, Eguiptotic escu hazcarrean eraiqui ditutzunac.
27 Orhoit bequizquitzu çure cerbitzari Abraham, Isaac eta Jacob: ez becedi beguira populu hunen gogortasunari, impioqueriari eta bekatuari,
28 Beldurrez-eta gu eraiqui gaituçun toquico egoiliarrec erran deçaten: Jaunac aguindu cioeten lurrean ecin sarraraz cetzaqueen, eta gaitzets cituen: horren gatic eraiqui ditu mortuan galaraztecotzat.