24 Bainan bihurri içatu çarete bethi, eçagutzen hasi çaituztedan egunetic.
25 Eta ahuspez egon nincen Jaunaren aitzinean berrogoi gau-egunez, ceinetan errequeituz errequeitzen bainuen, çuec ez xahutzeco, dixidatu çuen beçala;
26 Eta othoiztuz erran nioen: Jainco Jauna, ez beçaçu xahu çure populua, eta çure primança çure indarraren handiaz berrerosi duçuna, Eguiptotic escu hazcarrean eraiqui ditutzunac.
27 Orhoit bequizquitzu çure cerbitzari Abraham, Isaac eta Jacob: ez becedi beguira populu hunen gogortasunari, impioqueriari eta bekatuari,
28 Beldurrez-eta gu eraiqui gaituçun toquico egoiliarrec erran deçaten: Jaunac aguindu cioeten lurrean ecin sarraraz cetzaqueen, eta gaitzets cituen: horren gatic eraiqui ditu mortuan galaraztecotzat.
29 Hauquiec çure populu eta primança dira, çure indarraren handiz eta besoco çabaltasunaz eraiqui ditutzunac.