5 Ecen etzare çure çucena gatic eta çure bihotzeco çucentasuna gatic sarthuco lur horien goçatzera: bainan çu sarcean, xahutuac içanen dira, ceren impioqui bici içan diren; eta Jaunac bethe deçançat bere hitza, cinequin aguinduz emana çuen arbasoei, Abrahami, Isaaqui eta Jacobi.
6 Jaquiçu beraz çure Jainco Jaunac ez darotzula çure çucenen bidez goçatzerat emanen lur guciz on hori, buru gogorreneco populu bat çarenaz gueroztic.
7 Orhoit çaiteci eta ez bequiçu ahanz, nola hasarretzera erakarri içan duçun çure Jainco Jauna mortuan. Eguiptotic ilki çaren egunetic leku huntaraino bethi Jaunaren contra erasiaca haritu çare:
8 Ecen-eta narritatu duçu Horeben, eta hasarreturic xahutu nahi cintuen.
9 Mendi gainera igan nincenean harcera har-lauçac, Jaunac çuequin eguin çuen batasuneco har-lauçac; eta mendian egon nincen berrogoi gau-egunez, oguiric jaten eta uric edaten ez nuelaric.
10 Eta Jaunac eman çarozquitan bi har-lauça Jaincoaren erhiaz iscribatuac, eta çaduzcatenac mendian suaren erditic erran cituen solas guciac, populuco baldarna bildua çagoenean.
11 Berrogoi egun eta berce haimberce gau iragan cirenean, Jaunac erran çarozquitan bi har-lauça, batasuneco lauçac,