12 Eta hequien gorphutz gucia, lephoac, escuac, hegalac eta usteiac beguiz betheac ciren lau pirriten inguruan.
13 Eta nic aditzen nuelaric, pirrita hequiec deithu cituen çalhuac.
14 Bakarrac berriz, bacituen lau beguitharte; beguitharte bat, querubin-beguithartea; bigarren beguithartea, guiçon-beguithartea; hirugarren beguithartea, lehoin-beguithartea; eta laugarrena, arrano-beguithartea.
15 Eta querubinac goititu ciren; hequiec ciren Cobarreco ur-heguian ikusi nituen abere berac.
16 Querubinac ibilcen cirenean, pirritac ere orobat ibilcen ciren hequien aldean; eta querubinec hegalac alchatzen cituztenean lurretic goititzeco, pirritac etziren egoten, bainan hequiec ere querubinen aldean içaten ciren.
17 Guelditzen ciren, querubinac guelditzean; eta goititzen ciren, hequiec goititzean; ecen bicitzeco izpiritua hequietan cen.
18 Eta Jaunaren ospea temploco sarcetic ilkiric, jarri cen querubinen gainean.