1 Çuc aldiz, guiçasemea, profetisa çaçu Goguen contra, eta erranen dioçu: Hau derra Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican gainera, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria;
2 Eta inguruca erabiliren, eta eramanen, eta ipharraldetic iganaraciren haut; eta erakarriren haut; Israelgo mendien gainera.
3 Eta hire escu ezquerrean trencaturen diat hire arrambela, eta hire escu escuinetic arthiquiren ditiat hire gueciac.
4 Israelgo mendien gainean erorico çarete, hi eta hire armada guciac eta hirequin diren populuac; basabereei, xoriei eta hegastin guciei, eta lurreco ihiciei eman haut jatera.
5 Lurraren gainera haiz erorico; ceren ni bainaiz minçatu, dio Jainco Jaunac.
6 Eta sua igorriren dut Magoguen gainera, eta irletan gogoa çabalic beren egoitza eguiten dutenen gainera; eta jaquinen dute ni naicela Jauna.
7 Eta eçagutaraciren dut ene icen saindua Israelgo ene populuaren erdian, eta ez dut guehiago utziren laidoztatzera ene icen saindua; eta jendaiec jaquinen dute ni naicela Jauna, Israelgo saindua.
8 Huna, heldu da: eguina da, dio Jainco Jaunac; hau da nic aiphatu dudan eguna.
9 Eta Israelgo hirietaric atheraturen dire egoiliarrac, eta sutan eçarriren dituzte eta herrautsiren harmac, erredola eta lança, arrambela eta gueciac, escuetaco makilac eta sastacaiac, eta çazpi urthez bequietaz eguinen dute su.
10 Eta bazterretaric ez dute ekarriren egurric, eta ez dute ebaquiren oihanetaric; ceren harmez eguinen baitute sua; eta larruturen dituzte beren larrutzaileac, eta biluciren dituzte beren biluztaileac, dio Jainco Jaunac.
11 Eta egun hartan hau içanen da: Gogui Israelen emanen diot ehorz-leku aiphatu bat, itsasotic iguzqui-alderat Iragaileen harana, ceinac harriaraciren baititu han iraganen direnac; eta han ehorciren dituzte Gog eta bore oste gucia, eta lekua deithuco da Goguen ostearen harana.
12 Israelgo etcheac ehorcico ditu çazpi hilabethez, lurraren xahutzeco.
13 Eta lekuco populu guciac ehorcico du Gog; eta eguna, ceintan ospaturen bainaiz, aiphu handitacoa içanen da hequien artean, dio Jainco Jaunac.
14 Eta eçarrico dituzte guiçonac lekuen ikarceco, lurraren gainean gueldituen bilhatzeco eta ehorzteco, lurraren xahutzea gatic; eta çazpi hilabetheren buruan abiatuco dire bilhatzen.
15 Eta inguratuco dute currituz lurra; eta guiçon heçur bat ikusi duquetenean, haren aldean landatuco dute ohartgailu bat, ehorzleec hura ehorz deçaten arteo Goguen ostearen haranean.
16 Hiriaren icena berriz, içanen da Amona, eta xahutuco dute lurra.
17 Hau da bada, guiçasemea, Jainco Jaunac dioena: Erroçute hegastin eta xori guciei, eta bazterretaco basabere guciei: Hunat oro, higui çaitezte, laster eguiçue alde orotaric, ene bitima çuençat imolatzen dudanera, Israelgo mendien gaineco bitima handira; jan deçaçuen haraguia eta edan odola.
18 Janen ditutzue hazcarren haraguiac, eta edanen lurreco buruçaguien odola; aharienac, bildotsenac, akerrenac, cecenenac, oiloenac eta acienda guicen gucienac.
19 Eta nic çuençat imolatuco dudan bitimatic janen duçue bilgorra ase arteo, eta odola edanen horditu arteo;
20 Eta ene mahainean aseco çarete çalditic eta çaldizco hazcarretic eta guerlaco guiçon gucietaric, dio Jainco Jaunac.
21 Eta jendaietan eçarriren dut ene ospea; eta jendaia guciec ikusiren dute hequien gainean bethe dudan juiamendua, eta hequien gainean phausatu dudan escua.
22 Eta Israelgo umeec jaquinen dute ni naicela egun hartaric eta guerorat hequien Jainco Jauna.
23 Eta jendaiec jaquinen dute Israelgo umeac gathibu içan direla beren tzarqueria gatic, ceren bazterrerat utzi içan nauten, eta hequien ganic gorde içan dudan ene beguithartea, eta arthiqui ditudan etsaien escura, eta guciac erori diren ezpataren azpira.
24 Eguin içan diotet beren lohitasunaren eta beren gaixtaqueriaren arabera, eta hequien ganic gorde dut ene beguithartea.
25 Aria hortaz, hau dio Jainco Jaunac: Orai bihurraraciren ditut Jacoben gathibuac, eta urricalduren natzaio Israelgo etche guciari; eta harturen nau ene icen sainduarençateco karrac.
26 Eta jasanen dute beren ahalquea eta legue-hauste guciac, ceinetaz ene alderat hobendun eguin baitire, beren lurrean egonen direnean descansuz, nihoren beldurric gabe;
27 Bihurraraci dituquedanean populuetaric, eta bilaraci beren etsaien lurretaric, eta hequien erdian sainduetsia içanen naicean, asco jendaien beguietara.
28 Eta jaquinen dute ni naicela hequien Jainco Jauna, ceren desherritu ditudan jendaietara, eta guero bildu beren lurrera, hequietaric han bat bakarra utzi gabe.
29 Eta ez daroet guehiago ene beguithartea gordeco, ceren Israelgo etche guciaren gainera ixurico baitut ene izpiritua, dio Jainco Jaunac.