Ecequielen Profecia 31 BHNT

1 Eta hamecagarren urthean, hirugarren hilabethearen lehembicico egunean, guerthatu cen ilki citzaitala Jaunaren hitza, cerralaric:

2 Guiçasemea, erroçute Faraoni eta haren populuari: Noren idurico eguin haiz hire handitasunean?

3 Hara Asur; iduri çuen Libango cedroa, adarrez ederra, hostoz itsutua, ondoa gora, eta adar lodien erdian gora helcen cen haren cascoa.

4 Urec haci çuten; lupheco indarrac goitiaraci çuen; haren ibaiec baçarioten haren erroen inguruan, eta bere xirripac igorcen çaroezten aurkinçaco çuhamu guciei.

5 Horren gatic haren goratasuna alchatu cen aurkinçaco çuhamu gucien gainetic; eta berhatu ciren haren aldascac eta handitu ciren haren adarrac uren nasaiciaren ariaz.

6 Eta hedatu çuenean bere itzala, ceruco hegastin guciec haren adarretan eguin cituzten ohanceac, eta oihaneco basabereec haren hostopean eguin cituzten umeac, eta haren itzalpean egoten ciren jendaqui asco.

7 Eta guciz ederra cen bere handitasunean, eta bere gandoen hedaduran; ecen haren erroa ur hainitzen aldean cen.

8 Cedroac, Jaincoaren baratzean, etziren hura baino handiagoac içatu; alboac etziren haren cascoaren bardinera; Jaincoaren baratzeco çuhamuric etzen haren iduricoric, eta haren edertasunecoric.

9 Ceren eguin nuen ederra, eta adaburu handi eta usuarequin, hartaz bekaiztu ciren Jaincoaren baratzean ciren çuhamu atseguinezco guciac.

10 Hargatic, hau erran çuen Jainco Jaunac: Ceren hantu den bere goratasunaz, eta goititu dunen bere casco berde eta lodia, eta bere goratasunaz harrotu çaioen bihotza;

11 Arthiqui dut jendaietaric hazcarrena denaren escura, ceinac gogorqui baitu erabilico: bere tzartasunaren arabera dut hastandu.

12 Arrotzec eta jendaquiric gogorrenec ebaquiren dute, eta mendia behera arthiquiren, eta haran guciac barna erorico dire haren adarrac; eta haren gandoac hautsico dire lurreco harcadi gucien gainean; eta lurreco populu guciac goanen dire haren itzalpetic eta han utzico dute.

13 Ceruco hegastin guciac haren pusquetan egonen dire, eta aurkinçaco basabereac haren adarretan.

14 Aria hortaz, uretaco çuhaitzac ez dire guehiago hacico beren goratasunean, eta ez dute harrotuco beren cascoa adaburu lodi eta usuaren erdian; urez heçatuac diren guciac ez dire burgoi egonen beren goratasunean; ceren heriotzeari arthiquiac baitire guciac lurraren ondarrean, guiçasemeen erdian, putzura jausten direnetara.

15 Hau dio Jainco Jaunac: Ifernuetara jautsi den egunean, eçarri dut deithorea; leceaz estali dut; debecatu ditut haren ibaiac eta borchatu ur handiac; Liban atsecabetan sarthu da haren gainean, eta çuhaitz guciac ikaratu dire.

16 Haren eragozpeneco harrabotsaz laztu ditut jendaia guciac, ifernuetara baneramanean putzura jausten cirenequin; eta luphean goçacari hartu dute çuhaitz atseguinezco guciec, Libango çuhaitz handi eta ederrec, urez heçatzen ciren guciec.

17 Ecen hequiec ere harequin ifernuetara jautsico dire, ezpataz hilac içan direnen gana; eta bakotcharen besoa haren itzalpean jarrico da jendaien erdian.

18 Ceinen idurico haiz, oi atseguinezco çuhaitzetaric aiphatuena eta gorena? Huna non luphera eramana haicen atseguinezco çuhaitzequin; ingurebaquigabeen erdian lo eguinen duc, ezpataz hilac içan direnequin: haina da Faraon eta haren populu gucia, dio Jainco Jaunac.

Kapituluak

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 20 21 22 23 24 25 26 27 28 29 30 31 32 33 34 35 36 37 38 39 40 41 42 43 44 45 46 47 48