1 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
2 Guiçasemea, beguithartea itzul çaçu Goguen alderat, Magoguen lurreco alderat, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindariaren alderat; eta haren gainean profetisa çaçu,
3 Eta erranen daroçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non heldu natzaican, Gog, Mosoquen eta Thubalen buruco aitzindaria;
4 Eta itzulica erabiliren haut, eta muthurreco bat eçarriren diat hire ahoan; eta ilkiaraciren haut, hi eta hire armada gucia, çaldiac eta çaldizcoac, oro guerrunceac soinean, lança, erredola eta ezpata darabilcatenen oste gaitza.
5 Persiarrac, Ethiopiarrac eta Libiarrac hequiequin içanen dire, oro guerrunceequin eta casquequin.
6 Gomer eta bere armada gucia, Thogormaren etchea ipharraldetic eta haren indar gucia, eta populu asco hirequin içanen dire.
7 Xuxent hadi, antola hadi, hi eta hire gana murruca bildua den oste gucia; eta içan hadi hequien buruçagui.
8 Asco eta asco egunen buruan içanen haiz ikartua: urtheen ondarrean ethorriren haiz ezpatatic beguiratua içan den lur batera, asco populuren artetic bildua içan dena Israelgo mendi, egundainotic mortu cirenetara: hau içan da populuetaric atheratua, eta hartan guciac descansuz dire egonen.
9 Aldiz, hi eta hire armada guciac eta asco populu hirequin, iganez ethorrico çarete phesia beçala eta hedoiac iduri, lurraren estalceco.
10 Hau dio Jainco Jaunac: Gogoetac egun hartan ethorrico çaizquic bihotzera, eta asmu bat eguinen duc guciz tzarra;
11 Eta erranen duc: Iganen naiz harrasi gabeco lurrera; goanen naiz, phausuan eta beldurric gabe bici direnetara; horiec oro harrasiric gabe bici dire; ez dute ez hagaric, ez atheric.
12 Burutan içanen duc buluzquin atzematea, harrapaquinari jauztea, eta hire escua eçarcea, behin utziac içan eta guero berriz alchatuac direnen gainera, eta jendaietaric bildua içan den populuaren gainera, ceina hasi baita goçatzen eta lurraren erdian egoten.
13 Sabac, Dedanec, Tharsisgo tratulariec eta hango lehoin guciec erranen daie: Ez othe haiz buluzquinqueta heldu? Huna non hire ostea bildu ducan harrapaquin eguiteco, urhe-cilharren harceco, pusca eta gaucen eramateco, eta nihonereco buluzquinen atzemateco.
14 Aria hortaz, profetisa çaçu, guiçasemea, eta erranen dioçu Gogui: Hau ederra Jainco Jaunac: Egun hartan ez othe haiz jaquinsun içanen, descansuan bici dela Israelgo ene populua?
15 Eta hire lekuetatic, ipharraldetic, ethorrico haiz hi eta asco populu hirequin, oro çaldiz, oste handi bat, eta armada muthiria.
16 Eta jaucico haiz Israelgo ene populuaren gainera, hedoiac beçala, lurraren estalceco. Azquen egunetan içanen haiz, eta ene lurraren gainera erakarriren haut, jendaiec eçagut neçaten, ene ahala hire baithan erakutsi duquedanean, oi Gog, hequien beguien aitzinean.
17 Hau dio Jainco Jaunac: Hi haiz beraz nic beihalaco egunetan aiphatu dudana, ene cerbitzari Israelgo profeten arartecoz, ceinec orduco egunetan profetisatu baitute, hequien gainera erakarrico hindudala.
18 Eta egun hartan, Gog Israelgo lurrera ethorrico den egunean, ene aitzidura errabiaraino iganen da, dio Jainco Jaunac.
19 Eta minçaturen naiz ene karrean eta ene hasarrearen suan, ceren egun hartan asaldu handi bat içanen baita Israelgo lurrean.
20 Eta itsasoco arrainac, ceruco hegastinac, larreco basabereac, lurraren gainean higuitzen diren cierpeac oro eta lurraren gainean diren guiçon guciac laztuco dire ene beguithartearen aitzinean; eta gainazpicaturen dire mendiac, erorico hesiac eta lehertuco harrasiac.
21 Eta mendi gucietan Goguen contra deithuco dut ezpata, dio Jainco Jaunac; bakotchac bere anaiaren contra bihurturen du ezpata.
22 Eta juiaturen dut Gog içurriteaz, sarrasquiaz, uri muthiriez eta harri mokor gaitzez; suzco eta sufrezco uria eguinen dut haren gainera, haren armadaren eta harequilaco populu gucien gainera.
23 Eta handietsiren eta sainduetsiren dut ene burua; eta eçagutua içanen naiz jendaia hainitzen beguietan, eta jaquinen dute ni naicela Jauna.