1 Jaunaren escua jarri cen ene gainean; eta Jaunaren izpirituac eraman ninduen, eta utzi ninduen, heçurrez bethea cen celhai batean;
2 Eta eraman ninduen hequietan gaindi inguruan: bada, hainitz ciren celhaiaren hedaduran eta arras idortuac.
3 Eta erran çarotan: Guiçasemea, uste duçu heçur horiec bici direla? Eta ihardetsi nuen: Çuc daquiçu, Jainco Jauna.
4 Eta erran çarotan: Profetisa çaçu heçur horien gainean, eta erranen dioçute: Heçur iharrac, adi çaçue Jaunaren hitza.
5 Heçur horiei hau derrote Jainco Jaunac: Huna çuetan izpirituaren sarcera nohala, eta bicico çarete.
6 Eta çainac emanen ditut çuen gainean, eta sorraracico ditut çuen gainean haraguiac, eta çuen gainean hedatuco dut larrua; eta emanen darotzuet izpiritua, eta bicico çarete, eta jaquinen duçue ni naicela Jauna.
7 Eta manatu çarotan beçala profetisatu nuen; bada, nic profetisatzearequin, harrabots bat eguin cen; eta hara higuidura bat; eta hurbildu ciren heçurrac heçurrei, eta cein bere guilçari.
8 Eta ikusi nuen, eta hara hequien gainean jarri cirela çainac eta haraguiac; eta hequietan gainetic hedatu cen larrua, eta izpiritua etzuten.
9 Eta Jaunac erran çarotan: Izpirituari profetisa dioçoçu, profetisa, guiçasemea, eta erranen dioçu izpirituari: Hau dio Jainco Jaunac: Lau haiceetaric athor, izpiritua, eta hil horien gainera buha çac, eta berriz bitz beitez.
10 Eta profetisatu nuen manatu çarotan beçala; eta heçurretan sarthu cen izpiritua, eta biztu ciren; eta jarri ciren oinen gainean armada bat ikaragarri handia.
11 Eta Jaunac erran çarotan: Guiçasemea, heçur horiec guciac Israelgo umeac dire; hauquiec diote: Gure heçurrac ihartu dire; galdu da gure iguriquitza, eta ebaquiac gare.
12 Horren gatic profetisa çaçu, eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Ene populua, huna nic idequiren ditudala çuen hobiac, eta atheraturen çaituztedala çuen ehorz-lekuetaric, eta erakarriren çaituztet Israelgo lurrera.
13 Eta eçaguturen duçue ni naicela Jauna idequico ditudanean çuen hobiac eta ilkiaracico çaituztedanean çuen ehorz-lekuetaric, oi ene populua;
14 Eta ene izpiritua eçarrico dudanean çuetan, eta biztu çaitezquetenean, eta phausu harraracico darotzuedanean çuen lurrean; eta jaquinen duçue orduan ni naicela Jauna, minçatu naicena eta eguin dudana, dio Jainco Jaunac.
15 Eta Jaunaren hitza ilki citzaitan, cerralaric:
16 Eta çuc, guiçasemea, har çaçu çur pusca bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Judarena, eta haren lagun Israelgo semeena. Eta har çaçu berce çur bat, eta haren gainean iscriba çaçu: Josepen, Efraimen eta hequien lagun Israelgo etche guciaren çura.
17 Eta bata berceari iratchic çatzu çur pusca baten eguiteco; eta çure escuan batuac içanen dire.
18 Çure populuco umeec berriz, erranen darotzutenean: Ez darocuçu erakusten cer erran nahi duçun horietaz?
19 Erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Josepen çura, Efraimen escuan dena, eta Israelgo leinu hari iratchiquiac direnac hartuco ditut; eta oro batean eçarrico ditut Judaren çurarequin, eta çur bat eguinen dut biez; eta bat içanen da hunen escuan.
20 Çur hequiec berriz, ceinen gainean iscribatu baituçuque, escuan iduquico ditutzu hequien aitzinean;
21 Eta erranen daroeçu: Hau dio Jainco Jaunac: Huna non hartuco ditudan Israelgo umeac jendaien erditic, ceinetara goanac baitire; eta alde orotaric bilduco ditut eta beren lurrera erakarrico.
22 Eta populu bakar bat eguinen dut hequiez beren lurrean, Israelgo mendietan; eta erregue bakar bat içanen da, orori manatuco duena; eta ez dire guehiago içanen bi populu, eta ez dire guehiago bi erresumetan berecico.
23 Eta ez dire guehiago lohituco beren idolez, beren gaitzigarriqueria eta tzarqueriez; eta atheratuco ditut toqui gucietaric, ceinetan eguin baitute bekatu, eta xahutuco ditut; eta içanen dire ene populua, eta ni içanen naiz hequien Jaincoa.
24 Eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien gainean erregue; eta arçain bakar bat içanen da hequien guciençat; ene erabaquietan ibilico dire, eta ene manamenduac dituzte çainduco eta betheco.
25 Eta beren egoitza eguinen dute ene cerbitzari Jacobi eman içan diodan lurrean, ceintan egotu baitire çuen arbasoac; eta hartan eguinen dute beren egoitza berec eta beren umeec eta umeen umeec bethi guciraino; eta Dabid ene cerbitzaria içanen da hequien buruçagui behin-bethico.
26 Eta hequiequin eguinen dut baquezco batasuna; hequiençat içanen da bethirainoco patua; eta asentaturen eta berhaturen ditut, eta mendeetaco eçarriren dut hequien erdian ene sainduteguia.
27 Eta ene tabernaclea hequien erdian içanen da; eta ni içanen naiz hequien Jaincoa, eta hequiec ene populua.
28 Eta jendaiec jaquinen dute ni naicela Jauna, Israelen saindueslea, ene sainduteguia hequien erdian içanen denean behin-bethico.